Ia erabateko jarraipena izaten ari da Bizkaiko kontserbetako grebak

2021/11/30
Bizkaiko kontserben sektoreko langileek gaur, azaroaren 30ean, lantokietako produkzioa geldiarazi dute, soldata eta lan baldintza duinen alde. Asteak daramatzate sektoreko hitzarmenaren negoziazioaren blokeoaren aurka mobilizatzen. Patronalak ez du oraindik soldata igotzeko proposamenik egin, egungo miseriazko soldatak nabarmen hobetzeko.

Areagi, patronalak egin duen proposamenak erosteko ahalmena galtzea dakar, eta gainerako gaien negoziazioa baldintzatzen du soldataren beherakadaren proposamenak.

Gauzak horrela, ELAk aurreratu du gaurko grebaren arrakastaren ondoren eta patronalak negoziatzeari uko egiten jarraitzen badu, mobilizazioekin eta greba egunekin aurrera jarraituko duela.