Ia hiru urteko grebaren ostean akordioa lortu da Ariznabarrako zahar-etxean

2010/12/17
34 hilabeteko grebaren ondoren akordiora iritsi dira Gasteizko Ariznabarra zahar-etxeko lan batzordea eta Mafre-Quavitae, hirugarren adineko erresidentziako administrazioa bereganatu duena.

Beharrezkoak izan dira hainbat mobilizazio eta ia hiru urte akordio batera heltzeko. Denbora honetan,  zahar-etxearen jabea den Arabako Diputazioak uko egin dio bere ardurari eta ez du inolako bilerarik egin langileen ordezkariekin.

Hitzarmena bost urtean egongo da indarrean (2008-2012 urteetan hain zuzen) eta %15 eta %20 bitarteko soldata igoerak jasotzen ditu. Era berean, igandeei, jai egunei eta aintzineotasunari lotutako gehigarrietan hobekuntzak izango dituzte. Bestalde, egungo lan baldintzak mantentzeko konpromezua hartu du enpresaren zuzendaritzak.

Langileek aho batez onartu dute akordioa batzarrean. ELAk, bere aldetik, positibotzat jo du akordioa eta langileak zoriondu ditu.