Clínica Guimón

Ia langile guztiek bat egin dute lehen greba egunarekin hitzarmen kolektiboa berritzeko

2024/01/19
Guimón Klinikako (Bilbo) langileen %100ek bat egin du ELAk deitutako lehen greba egunarekin, 2023tik izoztuta dagoen hitzarmen kolektiboa berritzeko eta lan baldintzak hobetzeko. Greba arrakastatsua izan da, nahiz eta enpresak grebarako eskubidea urratu duen, Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak baino gehiago ezarri dituelako eta langile grebalariak ordezkatu dituelako.

Klinikako langileek, 2020an, lehen hitzarmena sinatzea lortu zuten. Horri esker, lehen urratsak egin zituzten beren lan baldintzak hobetzeko. Orain, hainbat negoziazio mahairen ondoren, eta klinikaren etekinak hazi diren arren, haien lan baldintzak, bizitza edo osasuna prekarioagoak dira.

Langileek erosahalmena galdu dute eta %15 ingurukoa da. Sektoreko batez besteko soldatarekin alderatuta, batez beste, 650 euro gutxiago kobratzen dute hilean.

Egoera horri partzialtasun handia, ordezkapenik eza edo laneko segurtasun eta osasunerako neurririk eza gehitu behar zaizkio. Gainera, enpresako zuzendaritzak ez ditu betetzen hitzarmenean bertan jasotako gaiak. Horregatik guztiagatik, langileek grebara jo dute.

Gauzak horreka, enpresak ez badu eskaintzen beharginek eta sindikatuak eskatutako edukietara egokitzen den eskaintzarik mobilizazioekin jarraituko dute.