Iberdrolak egundoko etekinak izan arren, CTC enpresako langileak kaleratu ditu

2015/03/26
ELAk salatu du Iberdrola bezalako enpresa batek, batetik, milioikako irabazien kontuak argitaratzea, eta bestetik, bere azpikontratetan ozta-ozta bizi diren langileak kaleratzeko batere erreparorik ez izatea. Era honetan, enpresak 2014an enplegatu bakoitzeko 270.253 euroko etekina lortu zuen, eta enplegua prekarizatzeko edota azpikontratazioa areagotzeko neurriak hartzen darrai.

CTC enpresa, Iberdrolarentzat bakarrik lan egiten zuena, kontagailuak irakurtzen aritzen zen; eta bere plantillako 70 langileak kaleratu ditu.

Legez eskatzen diren baldintzetako bat ere ez da bete hain garrantzi handiko erabakia hartzean. Langileei ez zaie informazioa eman, ezta kaleratze-gutuna ere. Besterik gabe, baja eman diete Gizarte Segurantzan, eta ez CTCk, ez Iberdrolak, ez dute kezkarik erakutsi 70 familia horien etorkizunaz.

Bien bitartean, Iberdrolak lortu du espainiar gobernuak azken zazpi urteetan argindarraren erreziboa inflazioa baino ia bost bider gehiago garestitzea, horrek biztanleriari eragiten dion kostuarekin.