Iberdrolako langileak kalera atera dira erosteko ahalmenaren galera salatzeko

ELA Iberdrolak iritzi publikoari helarazi nahi dio lehen enpresa elektrikoaren plantillak Europa mailan eta hirugarrena mundu mailan pairatzen duen errealitate gordina: etekinak handitzeko eta akziodunari urtean % 8ko ordainsaria emateko kalkuluak dituzten inbertsio-planak aurkezten diren bitartean, plantillaren soldata, gehienez, % 0,7 igoko da (zuzendaritzak bere aldetik ezarritako helburuen arabera).
Iberdrola bezalako milioi askoko irabaziak dituen enpresa bat ez bada gai erosteko ahalmena bermatzeko eta soldatak KPIarekin igotzeko, zein enpresak egin dezake hori?
ELAk uste du onura horien zati bat langileen artean banatzea beharrezkoa dela eta aberastasuna hobeto birbanatzen lagunduko duela. Horregatik, azaroaren 15ean, langileak Hegoaldeko lau hiriburuetan bildu dira enpresa horren egoitzen aurrean. Era berean, azaroaren 19an, larunbatean, langileak kalera aterako dira Bilbon, erosteko ahalmena defendatzeko.