Ibermatica enpresan gaur deitutako grebak erantzun zabala jaso du
2013/02/12
238 lanpostuak kolokan ikusten dituztela eta, lau eguneko greba hasi dute gaur Ibermaticako langileek..Goizean Donostiako Kutxaren egoitzaren aurrean elkartu dira grebalariak, eta jarraian Ibermaticaren egoitzara joan dira.
Langile batzordeari iritsi zaion informazioaren arabera, IdE Informatica de Euskadi taldea arduratuko da aurrerantzean Kutxabanken informatika sistemaren garapenaz. Langileen batzordeko ordezkariek azaldu dutenez, hilabeteak daramatzate zuzendaritzari informazio eske, baina ez dute erantzunik jaso.