Ibermaticako enpresa batzordeak greba deitu du urriaren 18rako, hitzarmena blokeatuta dagoelako

Enpresa Batzordeak akordioa lortzeko proposamen asko egin ditu eta formula desberdinak planteatu ditu langileen eros ahalmena mantentzeko helburuarekin eta baita ere inflazioak enpresaren lan-kostuetan duen eragina arintzeko
Aitzitik, zuzendaritzak ez du inolako ahaleginik egin akordioa lortzeko eta egin dituzten soldata proposamenek eros ahalmenaren galera ekarriko die langileei. Gainera, ez dute beste gai batzuetan hobekuntza garrantzitsurik ekarriko duen proposamenik egin ezta ere.
Abuztuaren amaieran enpresaren %100 Ayesari saldu zaiola iragartzeak enpresaren proposamenean ere mugimenduak eragin ditu, eta azken hitzarmenaren indarraldia 2 urtera murriztu dute.
Salmenta-iragarki hori ziurgabetasun-faktore berri bat izan da langileen artean, negoziazio honen blokeoaren kezkari gehitu zaiona. Horregatik, joan den irailaren 22an eta 26an, batzarrak antolatu ziren lantoki guztietan, langileei negoziazioaren egoeraren berri emateko eta enpresaren proosamena onartu nahi zuten ala greba egun baten deialdia egin nahi zuten erabakitzeko.
Asanblada hauetako parte-hartzea historikoa izan da Ibermatican, inoiz biana jende gehiago hartu baitu parte hauetan. Bertaratuen ia % 90ek zuzendaritzaren proposamena atzera bota eta grebara joatearen alde bozkatu zuten.
Ibermatica enpresako zentro guztiak greba egingo dute urriaren 18 an.