Iceta ministroaren Aldi Baterako Lege Dekretuaren aurka bozkatzeko eskatu diete euskal alderdiei

ELAren iritziz, Enplegu Publikoari buruzko Lege Dekretua oso larria da, euskal autogobernuaren ahalmenean esku-hartze larria izateaz gain, sektore publikoko milaka langile kaleratzea ekar dezakeelako. ELAk ezetz esan dio dekretu honi, zeren eta:
-
Langile publikoen birjartze-tasak ezartzen ditu. Beraz, Espainiako Estatuak gure herrialdean behar ditugun langile publikoen kopurua ezartzen eta mugatzen jarraituko du.
-
EAEko behin-behineko 60.000 langile kaleratzeko atea irekitzen du, urte luzez gure herrialdean zerbitzu publikoak aurrera atera dituztenak.
-
Gainera, behin-behinekotasunaren abusua jasan duten langile horiei ez zaie benetan bermatzen poltsetan sartzea, ezta urteko 20 eguneko kalte ordaina ere.
-
Ez da proposatzen benetako neurririk etorkizunean egungo aldi baterako enplegu-tasak, enplegu suntsipena eta arlo publikoaren pribatizazioa berriro gerta ez daitezen saihesteko.
-
Horrek guztiak eragin ditzakeen ondorio larriez gain, Gobernuak gabezia demokratiko larriak dituen salbuespenezko bide batetik jo nahi du: Errege-Lege Dekretuaren bidez.