Igande eta jai egunetan merkatal guneak ixtearen aldeko kanpainak darrai

2005/05/11

ELA eta LAB sindikatuetako ehunen bat ordekarik merkatal guneak igande eta jai egunetan zabaltzearen aurkako mobilizazioetan parte hartu dute gaur eguerdian Txingudiko Alcampo eta Usurbilgo Decathlonen.

Bi sindikatuok datozen asteotan mobilizazioekin jarraitzeko asmoa agertu dute oraindik igande eta jai egunetan ateak ixtea erabaki ez duten merkatal guneak presionatzeko eta "jai egunetan jai" lemapean datorren ekainaren 14rako deitu den greba eguna babesteko.