Igande eta jaiegunetan dendarik ez irekitzeko eskatuz greba Nafarroan
2009/12/23
ELA, LAB, UGT eta CCOOk egin dute urtarrilaren 3 eta 4an zenbait denda eta merkatal gunetan greba egiteko deia.
Urtarrilaren 3 eta 4an Nafarroako merkatal guneetan greba egiteko deia egin dute ELA, LAB, UGT eta CCOOk, 2010etik aurrera igande eta jaiegunetan dendarik ez irekitzeko helburuz.
Sindikatuen arabera, igande eta jaiegunetan lan egiteak, "merkataritza sektorean lan egiten dutenen bizi kalitatea kaltetzen du, lana eta familian bateratzea oztopatuz" eta "Nafarroak bizi duen errealitate sozial eta ekonomikotik urruntzen duen kontsumismo-gizarte batera bideratuz.
Izan ere, Saltegi Handien Patronalak (ANGED) urtarrilaren 3an (igandea) merkatal zentro guztiak irekitzeko asmoa du, Ostegun santuan ixtearen truke.