IGONeko kaleratzeen aurkako mobilizazioek jarraitzen dute

2017/07/28
Bilboko IGON enpresan 5 langile kaleratu dituzte. IGONek ezarritako kaleratze hauek arrazoirik gabekoak dira, eta era arbitrarioan eginak. Horretxegatik gaur ere langileak IGON enpresaren aurrean elkarretaratu dira.

Naiz eta neurri traumatikoak ekiditeko ELAk proposamen desberdinak eskaini, zuzendaritzak muzin egin die sindikatuak eta delegatuek eskainitako proposamenei. Hainbat alditan ere IGONeko zuzendaritza-juntarekin elkartzeko eskatu diegu eta hauek eskariari uko egin digute, IGONeko gerenteari enpresako botere guztia emanez.