Igor Angulo, presoen aurkako suntsipen politikak erail du

2006/02/27

ELAk, Igor Angulo euskal presoaren heriotza gobernu espainiarrak daraman espetxe politikak eragin duela salatu du. <p>German Kortabarria, ELAren bozeramaileak, gogorazi du askotan salatu dutela eragileek euskal presoei ezartzen zaizkien kartzelaratze kondizioak mendeku nahiari erantzuten diotela eta presoen suntsipena dutela helburu. Tamalez, Igor Angulorekin, aurretik beste hainbatekin bezala, helburu hori bete betean lortu dute.<p>
Kortabarriak gobernu espainiarrari euskal presoekiko espetxe politika berehala aldatzeko eskatu dio, ez baitago aitzakiarik giza eskubide oinarrizkoenak errespetatzeko; eskubide horiek ezin daitezke har beste ezeren ordain gisa.<p>
Azkenik, hildakoaren senitartekoei dolumina eta elkartasuna adierazi die sindikatuak.