Igor Eizagirre izango da Gizalango idazkari nagusi berria

2011/11/24
Gizalango 3. Kongresuak Igor Eizagirre aukeratu du gaur idazkari nagusi bezala. Eizagirrek emandako 167 botoetatik 144 jaso ditu eta 14 ezezkoak izan dira. Era berean, datozen lau urteotan ponentzia aho batez onartu dute Barakaldon elkartutako ordezkariek.

Igor Eizagirrek adierazi du negoziazio kolektiboa indarraren araberakoa izango dela. “Momentu hontan ez nuke ahaztu nahi azken lau urteotan beren kondizioak hobetzeko edo mantentzeko borrokatu duten langile guztiak; zailtasunak zailtasun ez dago beste biderik”.

Irakurri hitzaldia