Igor Gonzalez Sola presoaren heriotza salatzeko manifestazioan parte hartu du ELAk

2020/09/06
ELAko militanteek eta zuzendaritzako kideek Igor Gonzalez Sola presoaren heriotza salatzeko Sarek deitutako manifestazioan parte hartu dute Bilbon. ELAk gaitzetsi egin du espetxe politika ankerra eta Espainiako estatuaren zuzenbidetik kanpokoa, behin zigorraren hiru laurdenak beteta preso hori aske uzteari uko egin ziona, eta, gainera, bi suizidio saiakera egin zituena.

Jarduera armatua amaitu eta ia hamar urtera, onartezina da presoei askatasunaren eskubidea eta itxaropena ukatzen jarraitzea.

ELAk elkartasuna adierazi nahi die Igor Gonzalezen senide eta lagunei.