Igorreko Mest enpresan aste bat greban

2004/03/16

Igorreko Mest enpresan, 33 langile, martxoaren 9tik aurrera greban daude bere hitzarmen kolektiboaren defentsan. Enprensa batzordeak Mest-eko zuzendaritzak duen negoziatzeko gogo eskasa salatu du, ez baitie langileen ordezkariei proposamen seriorik egin eta horrez gain pasa den hilabeteko soldata zor dielako.

Enpresa batzordeak bere plataforman %6ko soldata igoera eskatu du, 20 lanorduko murrizketa eta baja izanez gero % 100eko soldata gehigarria.