Igualatorio Médico Quirúrgico-k erreferentzia-zentroa aldatu die Mutualitateetako kide guztiei

2016/02/24
Ehunka langilek, Estatuko mutualitateetakoek (MUGEJU, ISFAS eta MUFACE), jakitera izan dute, osasun-pertsonalaren bitartez, 2016ko urtarrilaren 1etik kirurgia-eragiketak, ebakuntzak eta ospitale-sarrera guztiak Virgen Blanca IMQ klinikan egingo direla, Zorrotzaurre IMQ klinikan izan beharrean.

Igualatorio Médico Quirúrgico-k ez die inoiz aldaketaren berri eman erabiltzaileei, nahiz eta IMQren 2016ko Bizkaiko Katalogoan “zentroa hautatzeko askatasuna” dagoela esan.

“Nahierara”, zuritu gabe eta “isil-gordean” egindako aldaketa horrek zer pentsatu ematen digu; izan ere, eraginpeko kidegoaren “batez besteko adina altua” da, eta Igualatorioren asmoa patologia jakin batzuk dituzten pertsonei eman beharreko tratamendua Virgen Blanca klinikan ematea omen da, eta ez Zorrotzaurreko klinikan, azken zentro hori “arrakasta-maila batzuen gainetik” gordetzearren.

ELAk salatzen du bai eraginpeko kidegoan sorturiko egoera, bai prozedura bera.

Gainera, Justizia Administrazioaren kasuan, gertaera horien berri eman diogu Justiziaren Mutualitate Orokorreko Bizkaiko ordezkariari, eta egoera argitzeko izapideak egiteko eskatu, Zorrotzaurre IMQ Klinika hautatu duten erabiltzaileek hitzartu eta hautatu dituzten zerbitzuak erabiltzea aurrerantzean ere izan dezaten.

Arazo hori konpondu ezean, eta aurreko egoerara itzuli ezean (langileek erreferentzia-zentroak hautatu ahal izatea, IMQren beraren katalogoak aintzat hartuz), ELAn ez dugu bazter uzten auzibidea, edota ekintza sindikalen bidea ere bai.