Ikastotelan egindako murrizketak zilegitasunik gabekoak direla dio Nafarroako Auzitegiak

2011/11/03
Sententziak NIEk inposaturiko soldata murrizketak baztertzen ditu eta murrizketa aurretik jasotzen zuten soldata bera jasotzeko eskubidea aitortzen die ikastoletako langileei.

Nafarroako Lan Arloko 3.zk. Auzitegiak argitara eman berri du Nafarroako ikastoletako irakaskuntzako langileei inposaturiko soldata murrizketak direla eta ELAk eta LABek aurkezturiko gatazka kolektiboaren sententzia. Bertan, NIEk aplikaturiko soldata murrizketak ez direla legezkoak adierazten da, eta ikastoletako langileek murrizketa aurretik jasotzen zuten soldata bera eskuratzeko eskubide osoa daukatela onartzen du. Era berean, Nafarroako Ikastolen Elkartearen jokaerak negoziazio kolektiborako eskubidea eta askatasun sindikala urratu dituela adierazten du.

 

ELA  sindikatuarentzat berri honek aurrerapauso bat suposatzen du soldata murrizketen aurkako borrokan, are gehiago 2012ko Nafarroako aurrekontuetan irakaskuntza itaunduak izan behar duen  4 milioiko murrizketa, eta ondorioz berriro soldatan eragina izango duen dagoen beldurra kontutan hartzen badugu .

 

Sententzia honekin, ELA irakaskuntzako arlo ezberdinetan langileoi inposatu dizkiguten soldata murrizketen salaketan berresten da eta soldatek inongo erantzunkizunik ez duten krisi hau langileok ordain ez dezagun jarraitzeko konpromisoari eusten dio.