Ikastola pribatuko lan hitzarmen duinaran alde

2002/05/15
Konzentrazioa
Maiatzaren 7an, Lan Hitzarmeneko bileran sindikatuok, patronalarengandik jasotako azken erantzunaren ondorioz Mahai Negoziatzailea apurtu genuen. Gure eskaerak hiru zutabe nagusietan oinarritzen dira: 1. ORDUTEGIAN .- ziklo guztietan ordu beteko murrizketa Irakaskuntza Publikarekiko homologazio lortzeko lehenengo urratsa. 2. SOLDATAN.-%5eko igoera langile guztiontzat. 3. 0-3 ETAPAKO Normalizazioa Patronalaren erantzuna hau izan da: 1. ORDUTEGIA-Aurtengo hitzarmenean inolako murrizketarik ez. 2. SOLDATA-%3ko igoera irakasleentzako, beste langile guztieei KPI. 3. 0-3 ETAPAN- inolako zehaztapenik. Patronaleko eskeintza onartezina denez lehenengo mobilizazioa egingo dugu. DELEGATUEN KONZENTRAZIOA osteguna 16an DONOSTIAN Patronalaren aurrean (Anoeta pasalekuan 22) eguerdiko 12etan.