Ikatza EAEko aurrekontuei
ELAko gizarte gizarte politiken arduradun Mikel Novalek azpimarratu duenez, aurrekontu hauek, “antisozialak dira eta ez dietel herritarren gehiengoaren beharrei erantzuten. Aurrekontuak onartu dituzten arduradun politikoek isilarazi nahi gaituzte. Eztabaida hauek gizarte-eredurako funtsezkoak dira, eta erantzun digute isilik egon behar dugula; ez dugula zaratarik egin behar. Bada, gu ez gara isilduko. Politika ez da soilik Gobernuari dagokion zerbait. Ez dugu gizarte feudalera itzuli nahi. Gauza publikoak eragin egiten digute, eta axola digute. Iritzia emateko eta proposamenak egiteko eskubidea dugu, gizarte demokratikoa nahi eta behar baitugu. Nazkatuta gauzka gobernu honek kritika onartzeko duen ezintasunarekin. Nazkatuta, mugimendu sindikalaren eta gizarte-mugimenduen iritziak gutxiesteko jarreraz”.