IKUSKARITZA LEP

2009/01/27

Hezkuntzako Ikuskaritza: Lan Eskaintza Publikoa

ESKAERAK – ARGIBIDEAK

Eskaerak arinago eta errazago aurkezteko asmoz, Internet-en bidez egitea gomendatzen da. Horretarako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web orriaren bidez bete beharko da eskaera, bi helbide hauetako edozeinetan:

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net

http://www.irakasle.net

 

Halaber, informazioa eskura egongo da orri horretan, egin nahi den edozein kontsultarako.

 

Eskaera eta gainontzeko dokumentazioa (baldintzak eta merezimenduak) aurkezteko epea:

2009ko urtarrilaren 27tik otsailaren 16ra bitartean, biak barne.

 

Aukeratze-prozesuan parte hartzeko eskaera bete aurretik, deialdia bera arretaz irakurtzea komeni da.

 

1º) Oso inportantea da izangaiak eskaeran eskatzen zaizkion datuak argi eta akatsik gabe betetzea.

 

2º) Deialdiaren oinarrietan eskatutako dokumentazioa (jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua) adierazten diren tokietan aurkeztu beharko da:

a) Lurralde historiko bakoitzaren toki hauetan:

- Araba: Hezkuntza Lurralde Ordezkaritza, San Prudentzio 18- Vitoria-Gasteiz.

- Bizkaia: Hezkuntza Lurralde Ordezkaritza, Kale Nagusia 85- Bilbo.

- Gipuzkoa: Hezkuntza Lurralde Ordezkaritza, Andia kalea 13- Donostia.

Eskaerak aurkeztu eta dokumentazioa entregatzen den tokian egin beharko da konpultsa eta, horretarako, izangaiak jatorrizkoa eta kopia bat ekarri beharko ditu.

b) Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan azaltzen duen edozein eratan, agindu horretan ezarritako baldintzen arabera.

 

3º) "Administrazioarentzako alea " agirian, "ekarritako dokumentazioa " atalaren barruan, entregatzen den dokumentazio guztia zerrendatu beharko da. Ale hori horrela eskuratzen da:

- agiri honen bukaeran argitara ematen den eredua inprimatuz.

Edo,

- eskaera bete eta grabatu ondoren, kontsulta pertsonalizatuetan<eskaeraren zk.a eta NANa adierazi< semaforo berdea<eskaeraren zenbakian klik egin<goiko aldearen eskuinean "dokumentazioa " adierazten duen ikonoan klik egin eta inprimatu (kasu honetan lehiatzailearen datuekin jadanik bete den eredua agertzen da).

 

4 º) ELBARRITASUNA duten izangaiek horretarako eskaeran dagoen laukian adierazi beharko dute. Halaber, probak egiteko denborari eta bitarteko materialei begira behar duten egokitzapena adierazi beharko dute.

Aukeratze-organoak eskatutakoa ematea egokia den edo ez baloratu ahal izateko, izangaiak elbarritasun maila kalifikatu behar duen organo teknikoak emandako sendagilearen irizpen teknikoa aurkeztuko beharko du.

Sartzeko txanda hau aukeratzen dutenek ezin izango dute txanda libretik parte hartu, ezta geroago txandaz aldatu ere.

 

5º) MEREZIMENDUAK: irakaskuntza-esperientzia.

Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko irakaskuntza-esperientzia barematzearen ondorioetarako, ondorengo agirietakoren bat EZINBESTEAN aurkeztu beharko da.

- Zerbitzuak eman diren Hezkuntza Administrazioko organo eskudunak ziurtatutako zerbitzu-orria, jabetzearen eta uztearen data, kidegoa eta espezialitatea agertu beharko dituena.

edo,

- Izendapena justifikatzeko agiriak edo berauen fotokopia konpultsatua, jabetzearen eta uztearen data, kidegoa eta espezialitatea agertu beharko dituztenak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean emandako zerbitzuak EZ dira egiaztatu beharko, ofizioz baloratuko dira eta.

 

6º) PRESTAKUNTZA-IKASTAROAK :

Hezkuntza Berriztapeneko Zuzendaritzak ziurtatutako ikastaroak egin dituzten izangaiek justifikagiri gisa Zuzendaritza horrek emandako ziurtagiria aurkeztu ahal izango dute.

Ziurtagiri hori (Berriztapen eta Prestakuntza Jardueren ziurtagiria) http://www.irakasle.net web orritik eskuratu ahal da, ERABILTZAILEA ETA PASAHITZA sartuz (pantailaren eskuinaldean).

Datu horiek eduki ezean, pantaila horretan bertan dagoen "ALTAN EMATEKO ARGIBIDEAK " aukeran klik egin.

 

7º) TASA eskaerak aurkezteko epearen barruan ordaindu beharko da eta deialdiaren 3.2. atalean agertzen diren bi aukeretako bat hautatu ahal izango da. Edonola ere, bankuan ordaindu izanaren egiaztagiria aurkezteak ez du eskaera deialdiaren oinarrietan adierazten den eran aurkeztu behar ez denik esan nahi.

Tasaren zenbatekoa: 20,34 euro.

 

8º) Irakasleen 2. HIZKUNTZ ESKAKIZUNA egiaztatzeko horretarako dauden probak egingo dira.

Hizkuntz eskakizuna egiaztatzeko proba egin behar duten izangaiek eskaeran adieraziko dute.

Halaber, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariak epe bat irekiko du aukeratzeprozesuaren barruan, hizkuntz eskakizuna dagoeneko egiaztatu duten izangaiek justifikagiria erakuts dezaten, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean jadanik dauden ondorengo egiaztagiriak izan ezik:

- Hezkuntzako HE2.

- EGA

- Hizkuntz Eskola Ofizialetako Euskararen Gaitasun Agiria.

Hizkuntz eskakizunak euskal hezkuntza-administrazioan egiaztatzearen ondorioetarako, ondorengo titulu eta ziurtagiriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 2. hizkuntz eskakizunaren baliokidetzat jotzen dira.

a) Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Gaitasun Agiria, EGA

b) Euskaltzaindiaren "D" titulua

c) Nafarroako Gobernuaren EGA egiaztagiria (eta Gobernu horrek bere eremuan ezarri dituen EGAren baliokideak).

d) Labayru Ikastegiaren egiaztagiria (3. maila), 82/9/9 baino lehenago aterata.

e) EAEko Hizkuntza Eskola Ofizialetako Euskararen Gaitasuneko Egiaztagiria.

f) Madrilgo Hizkuntza Eskola Ofizial Zentraleko Euskararen Gaitasuneko Egiaztagiria.

g) Euskal Filologia Lizentzia.

h) Euskal Filologia espezialitateko Irakasle Diplomatura.

i) Bizkaiko Irakasleen Unibertsitate Eskola Publikoan 1985az geroztik euskal adarrean lortutako Irakasle Diplomatura.

j) Gipuzkoako Irakasleen Unibertsitate Eskola Publikoan 1985az geroztik euskal adarrean lortutako Irakasle Diplomatura.

k) Donostiako Elizbarrutiko Irakasleen Eskolan 1984az geroztik euskal adarrean lortutako Irakasle Diplomatura.

l) Eskoriatzako Irakasleen Eskolan 1984az geroztik euskal adarrean lortutako Irakasle- Diplomatura.

m) EIT

n) EAEko Administrazio Orokorreko 3. hizkuntza-eskakizuna.

ñ) Kultura Sailak emandako 3. mailako ziurtagiria hasieran.

 

* Bukatzeko, honekin batera doakizu Ikuskatzaileen Kidegora sartzeko hautapen-Proban parte hartzeko eskaera-orria.

 

eskaera-orria Ikuskaritza.pdf 

 

INFORMAZIO GEHIAGO:

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2458/eu/contenidos/informacion/die3/eu_16449/indice_e.html