IMQk garbiketa zerbitzuko 90 langile kaleratu ditu urte amaiera aprobetxatuz

2022/01/01
IMQko Zuzendaritzak pasa den gauean (abenduaren 31tik urtarrilaren 1erakoa) beren lanpostuetara sartzea galarazi die Zorrozaurre eta Andre Maria Zuriaren kliniketako garbitzaileei; izan ere, langile horiek bizitza osoa daramate beren instalazioetan garbitzen.

IMQk bere bi zentru horietako garbikuntza zerbitzuko langile guztiak kaleratzea erabaki du, eta erabaki hori langileek beren lan-baldintzak hobetzeko egiten duten errebindikazio-jardueraren ondorioa da, eta argi eta garbi urratzen du langileek grebarako duten eskubidea.

ELAk oso larritzat jo du hori, askatasun sindikalaren eta langileen grebarako eskubidearen aurka egiten duelako; horregatik, borroka juridikoan eta sindikalean jarraituko dugu, beren lanpostuetara itzuli arte.