Inazio Uriaren hilketa salatzeko kontzentrazioa

2008/12/04
Inazio Uriaren hilketa salatzeko kontzentrazioa
Langile askok hartu dute parte Inazio Uriaren hilketa salatzeko ELAk 'Abertzaleak eta langileak garelako. Ez gaude ados' leloarekin Azpeitian egin duen kontzentrazioan. ELAren ordezkaritza oso zabala izan da, idazkari nagusia, Adolfo Muñoz, eta idazkari nagusiaren-albokoa, Amaia Muñoa, ere bertan izan direlarik.

Adolfo Muñozek atentatua gaitzetsi du, eta bere samina adierazi nahi izan du ETAren azken ekintzaren aurrean. "Lehenik eta behin, Inazio Uriaren senideei eta gertukoei gure elkartasuna adierazi nahi diegu. Gainera, beste behin esan nahi dugu ETA soberan dagoela, eta oztopo bat dela indar metaketaren aldeko hautua egiten dugun guztiontzat. Prozesu soberanista zibil eta demokratikoa bateraezina da borroka armatuarekin, erabat kontrajarriak diren kontzeptuak dira. Ez dugu inoren tutoretza behar. ETAri borroka armatua bertan behera uztea exijitzen diogu".