Inbiomed Fundazioaren zuzendaritzak 12 kaleratze aurkeztu ditu

2013/06/28
Inbiomed Fundazioan ordezkaritza duten ELA eta LAB sindikatuek Fundazioko patronatuak langileen akordiorik gabe erabaki zuen EEEaren ondorioz planteatutako12 kaleratzeak aste honetan burutu direla adierazten dute. Honek, langileen ia herena kaleratu izana suposatzen du. Honekin batera, soldata jaitsieren notifikazioa egin diete.

Fundazioarekin konprometitu diren instituzioetatik etorri daitekeen finantzaketa zein izango den jakin aurretik eta beraz, fundazioaren etorkizuna zein izango den jakin aurretik ikusi dugu dirua irabaztea helburu duten beste edozein enpresek aplikatzen dituzten neurri berberak eraman dituztela aurrera: Kaleratzeak eta kualifikatu gabeko sektore askotan baino bajuagoak diren soldaten jeitsiera.

Kutxak sortutako fundazioa da eta bera da finantzaketa gehien ematen duena. Beraz, exijitzen diogu ez dezala gipuzkoar gueztiekin daukan ardura sozialaren utzikeria egin eta bete ditzala agindu zituen konpromezuak, ordaintzera konprometitu zen diru kantitateak emanez.

Egun hauetan Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Diputazioa fundazioaren etorkizunari buruz eztabaidatzen egon dira. Gure herrian, ikerkuntza sektore estrategikoa izan dadin bermatu behar dute, eta finantzaketa publikoan ez inposatzea murrizketak.

Diputazioak Fundazioari 300.000 euro emana positiboki baloratzen dugu, baina pentsatzen dugu Fundazioari egindako “erreskatearen” lehen pausoa Inbiomed-eko lanpostuak mantentzea izan behar zuela. Kaleratzeak eta soldata jeitsierak ekidin zitezkeela uste dugu, traumatikoak ez diren beste neurri batzuk aplikatuz. Beraz, ematen den finantzaketa publiko guztia, dagoen plantila bermatzeko eta lan baldintza duinak izateko konpromezuarekin izan behar du. Lehenengo erabakia ezin da izan garrantzitsuak diren langileen kaleratzea, eurak baitira ikerkuntza egiten dutenak.

Inbiomed-eko langileek fundazioaren etorkizunean sinesten dute eta horretarako borrokan jarraituko dute.