Indar sindikal eta feministen arteko elkarlana aldarrikatu du ELAk
Euren lan-baldintzen alde borrokan dauden hainbat emakumek ere parte hartu dute formazio jardunaldiko lehen atal horretan. Azkenaldi honetan borrokan aritu diren edo dauden emakumeen kasuak azpimarratu nahi izan dira. Gauzak honela CAF Garbikuntza, 010 Gasteiz, Gipuzkoako Erresidentzietako eta Cortefieldeko ELAko delegatu bana izan dira, eta euren borrokak aztertu dituzte.
Goizeko ekitaldiak borobiltzeko, ELAk bilkura egingo du Guggenheim museoaren aurrean. Arratsaldean, berriz, ELAk bat egiten du mugimendu feministak Euskal Herriko hiri eta herrietan antolatu dituen ekimen ezberdinekin. Mobilizazio nagusiak: Altsasu 19:00 Herriko plaza; Baiona 18:30 Herriko etxea; Barakaldo 12:00 Herriko plaza; Bilbo 19:30 Arriaga; Donostia 19:30 Boulevard; Durango 20:15 Santa Ana plaza; Gasteiz 20:00 San Anton; Iruñea 20:00 Gaztelu plazan; Itzulbaltzeta 20:00 Santa Eugenia plaza; Leioa 20:00 Boulevard; Ondarru 18:00 Alameda.