Indarkeria matxistaren aurkako ekitaldia Bilbon

2017/11/24
Indarkeria matxistaren aurkako ekitaldia egin du ELAk gaur goizean Bilbon. Ehunka lagun bildu da “Lan mundutik indarkeria sexistari STOP” leloa zeraman pankartaren atzean. Larunbat honetan indarkeria sexistaren aurkako eguna izango da, eta horren barruan kokatu behar da gaurko ekitaldia, eguneroko errealiatea bada ere.

Elkarretaratzea burutu aurretik, ELAk hitzaldi bat antolatu du. Bertan izan dira, Leire Txakartegi eta Jone Bengoetxea, Genero berdintasunaren aldeko alorreko arduradunak, eta Irantzu Varela, Faktoria Lilako kidea. Ekitaldian zehar Bizkaiko erresidentzietako emakumeen borrokaren aitortza egin da. Hiru hizlariek "#Nik sinesten dut-Guk sinesten dugu" aldarrikapenarekin bat egin dute.

Leire Txakartegiren hitzetan indarkeria matxistak milaka aurpegi ditu, argi dagoena da bortizkeria honek emakumeei eragiten diela, emakume izate hutsagatik, gizon eta emakumeen arteko botere-harreman desberdinen baitan. Botere kontua da. Txakartegik gogoratu du indarkeria sexista arazo sozial larria dela. "Iritziak iritzi, gauza bat argi dago: emakumeek pairatzen duten prekarietateak eta pobreziak beren menpekotasun ekonomiko eta soziala areagotzen du eta horrekin batera indarkeria jasateko aukerak".

Jone Bengoetxeak, bere aldetik, jazarpen kasuen aurrean hartu beharreko prebentzio eta ebazpen neurriak enpresaren ardura direla argitu du. “Enpresek ordezkari sindikalekin negoziatu behar dituzte neurriak baina proposatzen diren neurriak eraginkorrak ez direla ikusten badugu edo behar diren medioak ez direla bideratuko ikusten badugu, ez dugu zertan protokolo zein berdintasun plan birtualik sinatu behar. Lehen esan bezala, ezin dugu sinatu plan edo protokolo bat soilik espediente legala kubritzeko”azpimarratu du. Era honetan, sinikatua emakumeentzako babes gunea izan behar duela adierazi du.

ELAk lan osasunaren esparrutik neurri apropos bat bezela proposatzen du: sexu jazarpena arrisku siko sozialen barnean sartzea prebentzio alorraren barnean eta ebaluazio eta neurri zuzentzaileekin batera.

Azkenik, Irantzu Varelak azaldu du bizi dugun menpekotasun sistemak emakumeen aurkako jazarpena normaltzat eta naturaltzat hartzen duela. Bere iritziz hobetu egin dituzte emakumeon bizi baldintzak eta gizartean dugun lekua, baina "ez dute ekarri, inondik inora, gure menpekotasunezko lekua lagatzea".

Varelaren hitzetanez dugu ahantzi behar, borroka feministaren subjektu politikoa emakumea da. Baina gizonak behar ditugu aliatu".