Indarkeria Sexista salatzeko elkarretaratzea egin du Bilbon ELAk

ELAk deituta ehunka pertsonak parte hartu du gaur eguerdian Bilbon indarkeria sexista salatzeko egin den elkarretaratzean. Elkarretaratze honetan indarkeri sexistak eragindako biktimak gogoan izan dira.
Aurrez, Irantzu Varela kazetari feministak ”Patriarkatua, erroetatik azalera.El machismo mata, empobrece y atonta” izenburua zeraman hitzaldia eman du Bilboko Bidebarrieta liburutegian.
ELAk bat egiten du gaurko, azaroak 25, Indarkeri Sexistaren salatzeko mugimendu feministak arratsalderako Euskal Herri osoan zehar deitutako ekimen ezberdinekin.