Indarkeria sexistaren aurka egitea berdintasunaren alde borrokatzea da

Jone Bengoetxea, berdintasun alorreko arduradunak salatu du badaudela lan batzuk historikoki emakumeei bideratuak izan direnak eta beste lan batzuk gizonei zuzenduak. "Lana sexuaren arabera banatuta egotea naturala den zerbait bezala ikusia da. Eta horrexegatik, hain zuzen ere, generoari dagokionez “naturala” bezala kontsideratua den orok gizonezkoen ordenaren nagusitasuna justifikatu egiten du emakumeekiko, eta ondorioz, indarkeria sexista justifikatu ere".
Bengoetxeak aurreratu du datozen egunontan gai honi lotutako inkesta bat banatuko dela lantegietan."Sindikatutik ariketa praktiko bat proposatu nahi izan dugu aurten, zehazki, hamaika galdera gure buruak kuestionatu eta ohiko eta asko erabilitako diskurtsoak gainditzeko".
Arratsaldeko manifestazioak :
Bilbon, 19.00etan, Arriaga Plaza
Gasteizen, 19,30etan, Andre Mari Zuria Enparantza
Donostian, 19.00etan, Boulevard
Iruñean, 20.00etan, Gastelu Plaza