Indarkeria sexistaren aurkako gaitzezpena kaleratu du gehiengo sindikalak

2010/11/25
Donostia, Gasteiz, Iruñea eta Bilbon elkarretaratzeak egin dira gaur eguerdian emakumeenganako indarkeria gaitzesteko. “Indakeria sexistaren aurka atzerapausurik ez.”, lemapean ehundaka pertsonek hartu dute parte elkarrataratze hauetan.

ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE e Hiru sindikatuetako ordezkariek “emakumeen aurkako bortizkeriarik gabea, nabarmena edo ezkutukoa dela ere”, aldarrikatu dute.

ELAko arlo honetako arduradukak, Jone Bengoetxeak, indarkeria hori lehen mailako arazo gisa hartzeko exijitu zuen. «Indarkeria sexista ez da pribatua, ez eta hutsala ere, agenda politikoan bigarren mailako tokia ematen zaion arren», ohartarazi zuen. Horregatik, «erakundeen utzikeria dela-eta», sindikatuen aldetik indarkeria hori bukatzeko eta arazoa ikusgarri bihurtzeko tresnak jartzeko konpromisoa hartu zuten.

Azaroaren 25an Nazioarteko Emakumeen Indarkeriaren aurkako eguna ospatzen da mundu osoan.

 

Ikusi gai honen inguruan azaroaren 23ko informazioa