Industriak babes zabala eman dio apirilaren 23ko manifestazioari
Babes honek argi uzten du industriaren etorkizunari buruz dagoen kezka. Inoiz baino premia handiagoz erantzun egin behar diegu iragarri diren azken itxiera saioei, eta era berean Euskal Herrian ingurumen aldetik jasangarria izango den eta enplegu duina eskaintzen duen industria baten alde egin.
Hona hemen manifestazioari atxiki zaizkion enpresetako batzuk:
Mercedes Benz, Aernnova, Gerdau, CAF, Arcelor Mittal Zumarraga, Arcelor Mittal Sestao (eta Euskal Herriko gainerako lantegiak), Arcelor Mittal Sestao eta Zumarragako azpikontratak, Bellota, Indar, Bidgestone, KSB Itur, Amilibia y De la Iglesia, CIE taldea,Tubacex taldea, Vidrala, Zalain, Savera, Funvera, Niessen, Michelin, Ikusi, Olarra, Arteche Mungia, Eaton, CEL taldea, Petronor, Munsjkö.