Inflazioa etengabe gora

2008/07/11
Prezioen igoera 0,5 puntukoa izan zen aurreko hilabetearekin alderatuta. Honen ondorioz, inflazio tasa %4,9an kokatu da. Datu hauek, negoziazio kolektiboan soldatak aurreko ekitaldian eman den benetako KPIaren arabera igo behar direla baieztatzen du, eta ez aurreikusitako KPIaren arabera.

 Prezioen igoera premiazko elikagaien eta erregaien prezio hazkundeari dagokio batez ere, hala nola, esnea edo ogia (esnea azken urte honetan %24a igo da). Igoera hori gehien pairatzen dutenak baliabide ekonomiko eskasak dituen jendea da.

 ELAren ustez, espekulazioak premiazko elikagaien prezioen igoera eragiten du. Datuek erakusten digutenez, prezioen igoerak ez du zerikusirik ekoizleen igoerarekin; igoeraren benetako eragileak, bitartekariak dira, euren mozkinak kontsumitzaileen kontura ugaritzea erabaki dute eta.