Inkomunikazioaren eta torturaren aurkako elkarretaratzea

2008/01/10
ELAko 300 ordezkari elkarretaratu dira Bilbon Espainiako Gobernuak duen ordezkaritzaren aurrean inkomunikazioarekin eta torturarekin amaitu dadila exijitzeko. ELAk atxilotuek polizia etxeetan jasaten duten babesgabetasunarekin amaitzeko eskatu du, eta Igor Porturekin gertatutakoa argitzea eta ardura politikoak garbitu daitezela exijitu. Era honetan, ezinbestekotzat jotzen du atxilotuen inkomunikaziorekin amaitzea, inkomunikazioak zigorgabetasunari ateak zabaltzen dizkiolako.

Jose Elorrietak atxilotuekin torturaren erabilera salatu du. "Inkomunikazioak gizakien eskubideekiko errespetu eza agerian uzten du, eta inkomunikazio politika honek polizia-gorputzei edozertarako aukera ematen die".

ELAk PSOEri eskatzen dio, egoera honen erantzule politiko nagusia den heinean, berehalako erantzun bat ematea inkomunikazioarekin eta torturarekin amaitzeko. GAL eratu zenean Rubalcaba Felipe Gonzalezen gobernuko kide zela gogorarazi nahi izan du Elorrietak.