Ipar Euskal Herriaren aitorpena exijitu dio gobernu frantsesari ELAk

2013/01/14
Ipar Euskal Herriaren aitorpena exijitu dio gobernu frantsesari ELAk
ELAko Nazio Batzordea bildu da gaur goizean Baionan Ipar Euskal Herriaren egoera aztertzeko. Bilera honetan, Ipar Euskal Herriaren aitorpen instituzionalaren auzia zertan den eztabaidatu du. Era honetan, Iparralderako egitura instituzionala onar dezala exijitu dio gobernu frantsesari.

 

ELA oso pozik dago jendartearen gero eta zati handiagoa ari delako engaiatzen Ipar Euskal Herriaren instituzionalizatze prozesuan. Sindikatuak espero du gobernu frantsesak ere asmatzea egoten Iparraldean egin den debatearen kalitate demokratikoaren eta hautetsiek eta euskal jendarteak adierazi duten konpromiso pluralaren mailan. Jendarte horrek erabakita dauka etorkizuna bere esku hartzea eta, beraz, ELAk halaber eskatzen du frantses gobernuak beretzat hartzea erreibindikazio instituzionala datozen hilabeteetan.