Iragan astean Zestoan zauritutako kamioI gidaria hil egin da

2015/05/04
Lan-ezbehar kopuru hauen atzean lan-prekarietateari lotutako egiturazko arrazoiek dirautela salatzen jarraituko dugu, non administrazio publikoei dagokienean, lizitazio prezioen merketzeekin emandako kontratazioekin eta honen ondorioz hitzarmen kolektiboaren betegabetze eta lan-errimoen handitzearekin zerikusia daukan, besteak beste.

Ohar honen bidez, pasa den apirilak 23an Zestoako GI-632 errepidean istripua izan zuen hondakinak jaso eta garraiatzeko ibilgailuko gidariaren heriotza publikoki salatu nahi dugu.

Hildakoak Traeco medioambiental, S.L.U. enpresan egiten zuen lan, eta enpresa hau hondakin-bilketa eta kale-garbiketararko Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa (GHK)-k kontratatutakoa zen. San Marko-ko Transferentzi Estaziotik Azpeitiko Lapatx Hiri Hondakinen Zabortegirako bidea egiten ari zen, ezezagunak diren arrazoiengatik ibilgailua irauli zenean.

Hainbat egun Donostia Ospitalean egon ondoren pasa den ostiralean Maiatzak 01 hil zen, Euskal Herrian hilabete t'erdian bere lanpostuan bizitza galdu duen 10. pertsona litzatekelarik.

Lehenik eta behin hildakoaren senitarteko eta lankideei gure babes eta elkartasuna adierazi nahi diegu, estatistika ofizialek isladatzen dutenetik haratago, azken boladan langileok pairatzen ari garen lan-ezbehar kopuru handia arbuiatu nahi dugun aldi berean. Gisa honetako ezbeharrak lan-istripuak direla oroitaraztea komeni da, eta zentzu horretan ezbehar mota hauek lan-istripuen erregistro ofizialetatik atereaz trafiko-istripuen erregistroetan sistematikoki sartzea onartezina iruditzen zaigu.

Lan-ezbehar kopuru hauen atzean lan-prekarietateari lotutako egiturazko arrazoiek dirautela salatzen jarraituko dugu, non administrazio publikoei dagokienean, lizitazio prezioen merketzeekin emandako kontratazioekin eta honen ondorioz hitzarmen kolektiboaren betegabetze eta lan-errimoen handitzearekin zerikusia daukan, besteak beste.

Horregatik gai honetan ardura daukaten erakundeei betegabetze hauek sahiesteko eta langileon lan-baldintza duin eta seguruak bermatuko dituzten berehalako kontrol neurriak har ditzaten eskatzen diegu.

Azkenik lan-prekarietatea desagertarazteko borrokan gure konpromezua berretsi nahi dugu eta zentzu horretan, etzi maiatzak 06 eguerdiko 12etan Donostiako Portuetxe 83an Traeco medioambiental, S.L.U enpresaren aurrean ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek deituta egingo den protesta elkarretaratzean parte hartzera deitu nahi dugu.