Irailak 14, ostirala: greba orokorraren aldeko manifestazioa Iruñean

2012/09/12
Irailak 14, ostirala: greba orokorraren aldeko manifestazioa Iruñean
Gaur goizean ELAko ordezkarien batzarra egin da Iruñean. Bertan idazkari nagusiak, Adolfo Muñoz Txiki, eta Nafarroako arduradunak, Mitxel Lakuntza, hartu dute parte. Batzarrean irailaren 14an murrizketen aurka eta grebaren alde Iruñean egingo den manifestazioan parte hartzeko gonbita luzatu da.

Manifestazioa irailaren 26ko greba orokorra babesten duten sindikatuek eta eragileek deitzen dute, eta 19:00tan hasiko da autobus geltokitik.