Irailak 26, greba orokorra

2012/07/19
Irailak 26, greba orokorra
“Murrizketak Hego Euskal Herrian ez aplikatzea”. Hori da ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, Hiru, CGT-LKN eta CNT sindikatuek eta hamarnaka gizarte eragileek irailaren 26rako deitu duten greba orokorraren helburua. Greba orokorra deitzen duten sindikatu eta eragileak bat datoz: pobreziara eramaten gaituzten politika hauek gelditu egin behar ditugu, eta horretarako ez dago borroka eta mobilizazioa beste biderik.

ELAren izenean Adolfo Muñoz Txiki idazkari nagusia izan da agerraldian. Muñozek nabarmendu duenez, irailaren 26ko deialdiarekin bat egiten duten horiek urteak daramatzate jasaten ari garen erasoaldi neoliberalaren aurka borrokan.

“Pobreziara bultzatu nahi gaituzte. Eta hori galarazi nahi badugu murrizketei EZ esan behar diegu eta bestelako gizarte politikak exijitu. Egiari zor, aurrean dugun aurkaria oso indartsua da, baina politika neoliberal hauen aurka gauden guztiok kalean mobilizatzen bagara gure helburuak lortzeko gai izango gara”.

Adolfo Muñoz Txikiren parte-hartzea

IRAILAK 26 - GREBA OROKORRA. DEITZAILEAK

Eragile sozialak: AHT gelditu! elkarlana, Anitzak, Argilan, Asamblea abierta en defensa de las prestaciones sociales, Asamblea de invisibles, Distintas asambleas de parados y paradas de Bizkaia y Gipuzkoa, Askapena, Asociación de Trabajadoras del Hogar, Asociación de vecinas y vecinos de Bilbao La Vieja, Barrenkale, Berri-Otxoak, Bilgune Feminista, Bizkaiko Emakumeen Asanblada - Asamblea de Mujeres de Bizkaia, Colectivo de parados de Iruñerria, Danok lan, Deshazkundea, Eguzki, Ekologistak Martxan , Elkartzen, Erromoko Greba Batzordea, Eskuz Esku, Ezker Gogoa, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Euskal Herriko emakumeen mundu martxako plataforma, Ezkerretik Bilduz, Gazte Abertzaleak, Gazte Independentistak, Gazteak Alternatiba, Gipuzkoako pentsionisten duintasun elkartea, Ikasle Abertzaleak, Harresiak Apurtuz, Iratzarri, Komite Internazionalistak, Matxingune Taldea, MDMA Taldea, Mugarik Gabe, Mujeres del Mundo, Pentsionistak Martxan, Plataforma por los derechos sociales de Gasteiz, Plaza Beltza Kultur Elkartea, Posada de los abrazos, PTParen aurkako Asanblada, Renta Básica Universal Taldea, Salhaketa, Sare Antifaxista, SOS Racismo-SOS Arrazakeria, Stop Desahucios, Urtxintxa Eskola, Zazpigarren Alaba

Sindikatuak: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN, CNT