Arabako Euskaltel dendak
Irailaren 26ko eta 27ko greba deialdiari eutsi diote Xentia banatzailearekin akordioa itxi arte

Langileen batzarrak erabaki zuen atzoko lehen greba eguna ez egitea, azken orduetan negoziazioko aurrerapausoak direla eta. Hala ere, irairen 26ko eta 27ko greba deialdiari eusten diete
Araban Euskaltelek dituen lau denden ateetan batu ziren atzo langileak, baina zain zeuden Xentia enpresak zer eskaini. Idatziz jaso zutenean proposamen bat, erabaki zuten negoziazioak aurrera egin duela, eta ondorioz, batzarrean erabaki zuten lehen greba eguna bertan behera uztea. Haatik, kolektiboak deritzo eskaintza ekonomikoa ez dela nahikoa, izan ere, 2008 urtetik hona soldatak izoztuta baitituzte; orain gutxieneko soldata baino apur bat gehixeago da. Hori dela eta, Langileen batzarrak, ELAko ordezkariaren bidez, zuzendaritzari jakinarazi dio akordiorik ezean datorren asteko bi greba egunei (irailaren 26an eta 27an) eutsi egingo diotela, eta hori areagotzea ere ez dute baztertu.