Irailaren 26rako greba deialdia erregistratu dute sindikatu eta eragile sozialetako ordezkariek
2012/09/04
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CNT eta CGT sindikatuetako eta gizarte eragiletako ordezkariek irailaren 26rako greba orokorraren eregistratu dute gaur eguerdian Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzan. Bihar Nafarroako gobernuan egingo da grebaren aurkezpena.
Greba orokorra deitzen duten sindikatu eta eragileak bat datoz: pobreziara eramaten gaituzten politika hauek gelditu egin behar ditugu, eta horretarako ez dago borroka eta mobilizazioa beste biderik.