Irailaren 27, 28 eta 29an, greba Gasteizko Quirón Salud Ospitalean, KPIa lortzeko

2022/09/15
Gasteizko Quirón Salud Ospitaleko enpresa-batzordeak, ELAko hiru ordezkarik osatua, hiru greba-egun deitu ditu irailaren 27, 28 eta 29rako, zuzendaritza hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzera behartzeko. Negoziazioak apirilean hasi ziren, helburu argi batekin: langile guztientzat KPIaren bermea lortzea.

Taldeak 2020an 2.000 milioi euro inguru fakturatu zituen arren, Gasteizko ospitalea ez dago bere langileei KPIri lotutako soldata-igoerak onartzearen alde.

Era berean, plantillak behin-behinekotasuna eta ezegonkortasuna, soldata txikiak, txandaka lan egiteagatik plusik ez, gaueko lanagatik eta jaiegunengatik plus barregarriak, gehiegizko lanaldia eta abar jasaten ditu, eta, ondorioz, langileek erabaki dute kalera ateratzea, bere lana aitortu dezaten.