Iraileko "Egoeraren azterketa" aurkeztu du ELAk

2004/09/01

Industriako mozkinak, gero eta handiagoak
Enplegu-sorrera moteltzen ari den bitartean, industriako mozkinen markak hausten ari direla azpimarratu du gaur goizean Mikel Noval, ikerketa bulegoko buruak "Egoeraren azterketaren" zenbaki berriaren aurkezpenean. Iraileko zenbakiaren aurkezpen honetan parte hartu dute ere German Kortabarria komunikazio arduradunak eta Julene Gabiola ikerketa bulegoko kideak.

Kortabarriaren esanetan, azken aldi honetan gertatzen ari den industriako mozkinen gorakada nabarmenaren ondorioz enpresarien aldeko errentaren banaketa areagotu egin da, eta hori onartezina da. "Egoera honi aurre egiteko negoziazio kolektiboa dugu, eta alde horretatik aurreko urteotan urratutako bideari jarraitzeko asmoa du ELAk", adierazi du.