Bizkaiko esku-hartze soziala

Irailetik aurrera mobilizazio gehiago iragarri dituzte Aldundiaren parean egindako elkarretaratzean

2023/07/21
24 negoziazio bilera eta gero, Gizardatz eta Geroan patronalek ez dute bermatzen lana kalitatez eta segurtasunez egitea eta erosahalmena mantentzea ere.

Gaur, Bizkaiko gizarte arloko profesionalak Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean kontzentratu dira, eta datozen hilabeteetan mobilizazio eta greba gehiago egingo dituztela iragarri dute.

24 negoziazio bilera eta gero, sektoreko 4.000 langileek ez dute KPItik gorako soldata igoerarik jasotzen duen proposamenik jaso, ezta babes bereziko jarduerak eta zentroak aitortzen duenik edo kontziliazioan edo haurdunaldiagatiko bajetan hobekuntzarik ere. ELA, CCOO, LAB eta ESK sindikatuek berriro exijitu diete Gizardatz eta Geroan patronalei KPItik gorako soldata igoerak bermatzea, 2026ra arte proposatutako hitzarmenaren indarraldia kentzea, 1.592ko urteko lanaldia 37. artikuluko baimena galdu gabe aplikatzea, lan osasuneko gai guztiak sartzea eta lana eta familia uztartzeko hobekuntzak bermatzea hitzarmenean.

Egoera honen aurrean, sektoreko profesionalek iragarri dute mobilizazioa eta greba egun gehiago egingo dituztela datozen hilabeteetan.