ELAk hezkuntzan ematen ari diren murrizketak salatu ditu Gasteizko legebiltzarrean

2011/10/04
Aralarrek hala eskatuta ELA, LAB, STEE-EILAS, BIHE eta SAREAN Hezkuntza batzordearen aurrean agertu dira 2011-12 ikasturte hasieran irakaskuntza publikoan egon diren arazoen berri emateko. ELAk hezkuntzan osoan azken ikasturteetan ematen ari diren murrizketak gogor salatu ditu

ELAren iritziz, egungo murrizketak hezkuntzak duen trataera eskasari eta iaz eginiko murrizketei gehitzen zaizikie eta ondorioz egoerak nabarmen egin du txarrera. Murrizketak soldatetan, plantilletan, ordezkapenentan, prestakuntzan, baliabideetan, euskara hobetzeko programetan, etab, bere horretan darraite edo kasurik gehienetan okerrea egin dute.

Egoera honek hezkuntzako langileen lan-baldintzetan eta hezkuntza kalitatean eragin negatibo nabaria du.

Irakurri hitzaldi osoa