Irakaskuntza pribatuan greba egiteko arrazoi gehiago

2002/05/21
Greba egunak maiatzaren 28 eta 29an

Maiatzaren 21an, Irakaskuntza Pribatuko Lan Hitzarmenaren Mahai Negozaiatzailea bildu zen, patronalen eskez. Horiek mobilizapenak eragin dituen eskaintza berdintsua helarazi ziguten. Eskaintza horretan egondako aldaketa bakarra 2 urteko geletan lanean aritzen den pertsonala lan hitzarmenaren eremu funtzionalaren barruan sartzekoa zen, baina bakar- bakarrik 0-3 urte bitarteko ziklo osoa ez dauden ikastetxeetan.

Aurkezturiko gutxineko aldarrikapenak, honako hauek dira:

* Lan Hitzarmenaren eremu funtzionalaren barruan dauden kontzeptu eta maila guztietarako %4ko igoera.
* Heziketa Bereziko Laguntzaileentzat: Soldata 2. taldeko pertsonal laguntzailearekiko berdintzea.
* ”Tarte” guztien ezabapena.
* Artikulu 25.1etik asteko orduen eta urteko orduen artean dagoen proportzionaltasunari erreferentzia kentzea.
* Irakaslez besteko langileak: 1585 ordu/urteko.
* 2 urteko gelak lan hitzarmenaren barruan sartzea. Bi kategoria ezartzea: maisu/maistra, 2. zikloko Haur Hezkuntzako pertsonalak duen soldata eta jardunaldi berberarekin; eta beste kategoria bat, ezartzekoa.

Aurreko gutxieneko hauek kontsiderazio hau edukiko dute hurrengo eskola-ikasturterako aplikagarri diren bitartean. Horrela ez balitz, berriro hurrengo ikasturtean hasierako plataforma erreibindikatiboak berplanteatukok ditugu eta mobilizazioekin jarraitu.

Patronalek ez diete gure eskakizunei erantzun eta hurrengo ostiralerako, maiatzaren 24a, bilera berri batera konbokatzen gaituzte.

Gaur izan dugun erantzunaren ondorioz, mobilizazioekin jarraitu behar dugu, ezen gure aldetik planteaturiko proposamenei erantzunik egin ez baitie.

Horretarako, maiatzaren 28 eta 29ko greba egunetarako eta dagozkien elkarretatzetarako, ikastetxe guztietan asanbladak egiteko deitzen dugu.