Irakaskuntza pribatuan greba egiteko arrazoi gehiago

2002/09/25

Ostiral honetan Legebiltzarrak osoko bilkura egin du autogobernuaren etorkizunari buruz. Uztailaren 12an honi buruz Legebiltzarrak onartu zuen ebazpenari ongi iritzi zion ELAren Batzorde Nazionalak, batetik ebazpenak euskal autogobernuarekin gertatutakoaren azterketa zuzena egiten zuelako (erakunde espainolek autogobernua zapuzteko egiten dituzten erasoak salatzen ziren), eta bestetik, euskal gatazkaren konponbiderako oinarriak aipatzen zituelako.

Gainera, ebazpenean lanari ekiteko proposamen zehatzak luzatzeko asmoa, eta bide hortan euskal gizartearen eta eragile politiko, ekonomiko, sindikal, sozial eta kulturalen parte hartzea bultzatzeko konpromisoa aipatzen ziren.

Tamalez, ordutik hona egitasmo hau gauzatzerakoan eginkizun nagusia duen Eusko Jaurlaritzak ez dio inola ere agindutako bideari eutsi. Lehenik, Legebiltzarraren diagnostikoa: bere kideek goretsi egin dituzte sarri ezarritako esparru juridikoaren eskumen eta aukerak, beraren mugak eta gainbehera nabarmenak diren arren.

Bigarrenik, euskal gizartearen eta eragile sozialen parte hartzeko aukera hori ere ahaztu egin dute (eta Jaurlaritzak ez du oraino estrategia politiko argirik azaldu).

Legebiltzarrean Ibarretxe Lehendakariak aurkeztu duen txosten berriak badu azken asteotan bere sailburu batzuk agertu ez zuten itxura, eta alde hortatik uztailaren 12koaren ildo batzuri jarraitzen die. Ikusteko dago, halere, eta alde hortatik ELA gauzak irekitasunez aztertzeko prest dago, Lehendakariak egitasmo hori gauzatzeko zein lan?ildo eta zein aliantza erabakitzen dituen. Horrek erakutsiko baitu benetan proposamen honek mamia eta gauzatzeko borondatea zenbaterainokoa den.