Irakaskuntza pribatuko ordezkarien elkarretaratzea

2008/03/13
Itunpeko Irakaskuntzako delegatuak Eusko Jaurlaritzako Bizkaiko delegazioan bildu dira martxoaren 13an. Eak kudeatzen duen Hezkuntza Sailari eta EAEko aurrerakontuen arduraduna den Idoia Zenarruzabeitia azpilehendakariari, propaganda alde batera uztea eta sektoreen behar eta erreibindikapenei erantzuna ematea exigitzen diegu.

Martxoak 11an Gizarte Ekimenezko Ikastetxeen Hitzarmen Kolektiboaren mahai negoziatzailea osatu zen. ELAk aurkezten duen plataformak langileek betegabe dituzten eskaerak adierazten ditu. Laburtuz honako hauek dira: personal dozente eta ez dozenteen homologazioa, bai soldatetan, baita ere lanaldi mailan, eta enpleguen ziurtasuna.

Sailaren indefinizioa, beldurra, gatazken gestio txarra eta lidergo falta nabarmena da. Bere kudeaketaren ondorioak askoz larriagoak izan daitezke: Itunpeko Irakaskuntzarekiko duten planifikazioak lanpostu asko arriskuan jartzen ditu.

Azpilehendakariak, polítika ekonomiko guztien arduraduna,  superabita handitzeko duen irrika gehitzen badiogu lehen esandako horri, garbi geratzen da zer itxaron dezakegun baztertu egiten gaituen Departamentu honetatik. Itunpeko Irakaskuntzako langileek badakigu ixilik lan egiten, modu horretan Administrazioak ziurtatu behar duen zerbitzua eskeintzen. Baina, baita ere badakigu gogor erantzuten gure onetatik ateratzen gaituztenean. Gure haserreak muga du eta horretara iristen ari da.