Irakaskuntza publikoan deitutako grebak %65eko jarraipena izan du

2007/05/23
Unibertsitatez besteko Irakaskuntza Publikoan maiatzak 24rako deituta zegoen grebak babes zabala izan du. Grebara deitu duten sindikatuek –ELA, STEE-EILAS, LAB eta UGTk– adierazi dute irakasle, hezkuntza laguntzeko eta zerbitzuetako langileen %65ek greba egin duela.

Beste greba-egun honek argi asko erakusten du beste behin Hezkuntza Sailak proposatu eta CCOOk (irakasle funtzionarioen %31 eta beste sektore laboraletan are gutxiago ordezkatzen duena) onartutako akordio-onarriak ez diola inola ere irtenbiderik eman arazoari eta gatazka itxi gabe utzi duela.

ELA, STEE-EILAS, LAB eta UGTren ustez, gatazka honi benetako irtenbidea emateko ezinbestekoa da Hezkuntza Sailak behar bezala erantzutea lan baldintzak hobetzeko eta eskola publikoa indartzeko asmoz egindako eskaerei, gaur berriz ere mobilizatu diren sektore guztietako negoziazioetan.