Irakaskuntza publikoko langilego dozentearentzako akordioa sinatu da

2002/06/28

Hezkuntza Saila eta STEE-EILAS, LAB eta ELA Sindikatuak Langilego Dozente Ez Unibertsitariaren lan baldintzei buruzko adostasun batera heldu dira, 2002 eta 2003 urteetarako.

Akordio honek dakartzan hobekuntzarik nabarmenak, eta ondorioz balorazio positiboa aurkeztera garamatzanak hauek dira:

* Egonkortasun konpromezuaren barruan dagoen interinoen kopurua egungo 920tik 1500eraino zabaltzen da, 2004ko Abuzturarteko iraupenaz.

* Data hortatik aurrera ere irakaslego egonkor kopuru bat estrukturalki mantentzearen beharraren onarpena.

* Hezkuntza Publikoan 0-3 urteko Haur Hezkuntzarako eskola mapa negoziatzeko agindua.

* Ikasturte honetan irakaslegoaren euskalduntze programan (IRALE) liberatzeko aurkeztu diren eskakizun guztiak onartzea, bai funtzionari zein interino egonkor naiz ez egonkor izan, baldin eta deialdiaren gutxienezko arauak betetzen badituzte.

* 2003/04 ikasturtetik aurrera Haur eta Lehen Hezkuntzako irakaslegoaren gehienezko lan ordutegi lektiboa ordu bat gutxitzeko aukera.

* Ordaindutako urte sabatikoa eskuratzeko aukera, azken lau urteko ondainsarietan oinarrituz.

* Besteak beste, neurri zehatzak hartzen dira etorkinenganako arreta hobetzeko, lan ordutegi murrizketak osasun arazoak dituzten irakasleentzako, informatikako arduradunentzat ere, egonkortasunik gabeko interinoentzat pestakuntza ikastaroetan parte hartzeko aukera zabalagoak, ....

Adostu diren neurri guztiok, bakoitzak bere eragina irakaslegoaren talde batean badu ere, Irakaskuntza Publikoko irakaslegoarentzat bere lan baldintzen hobekuntza nabarmena ekarriko dutenaren ziurtasuna dugu.