Irakeko inbasioaren aurkako manifestazioa, hirugarren urtemuga dela eta

2006/03/14

Martxoak 18an, larunbata, hainbat gizarte eragilek Iraken aurkako gerra eta okupazioa salatuko dute Bilbon. Manifestazioa 17,30tan hasiko da, Arriagan. Hau da elkarretaratzera deitzen duen eragileek (ELA, Asamblea de Mujeres de Bizkaia, Askapena, Berriotxoak, Bilgune Feminista, CCOO, Colectivo Feminista LANBROA, Coordinadora de ONGD de Euskadi, Danok Lan, EHNE, EGK, Ekologistak Martxan, ESK, Geideak-MJAC, GOGOA, JOC, Kakitzat, KEM-MOC, Komite Internazionalistak, LAB, Mugarik Gabe, Pastoral Obrera, Sarriko Solidario, STEE-EILAS) adostu dute komunikatua.

GERRARIK EZ, OKUPAZIORIK ERE EZ!

Konponbide bakarra Bidezko bakea da.

Irak inbaditu zutenetik hiru urte bete direnean, Gizarte Mugimendu, Sindikatu eta Gobernuz Kanpoko Erakunde desberdinek bat egin dugu, Estatu Batuetako eta Europako Gobernuek, eta haien aliatuek, Irakeko herriaren kontra eramaten ari diren sarraskia eta espolioaren aurrean, berriro ere gure kontrako jarrera gizarteratzeko.

-Gerra ez delako inoiz gatazken konponbidea izan, planetaren dominaziorako boteretsuen baliabidea baizik.

-Gerraren biktimak, helburu militartzat hartzen diren herritarrak direlako, batez ere emakumeak eta haurrak: 100.000 hildako, milaka bortxatu, zauritu eta desplazatu eta herriaren erabateko suntsiketa.

-Militarizazioak emakume eta haurrenganako biolentzia sexistaren areagotzea eragiten duelako, hauetariko askok derrigortutako prostituzioa jasan behar dutelarik.

-Gerra herriko ondasunak ateratzeko bidea delako.

Gerrari ez esaten diogu, eta Irakeko okupazio-soldaduen berahalako eta baldintzarik gabeko alde egitea, eta natura eta energia baliagaien pribatizazioaren amaiera eskatzen dugu.

Propaganda ofizialak zioenaren kontra, gerra ez delako bakerako ezta demokraziarako bidea izan Ekialde Ertainean; honen ordez okupaziorako zurigarria bilakatu da.

Edozein lurraldetan dauden atzerriko tropen okupazioaren amaiera exijitzen dugu, bereziki Palestinaren okupazio israeldarra; ia egunero Siria eta Iran jasaten ari diren etengabeko okupazio mehatxuen aurka gaude; eta arma nuklearren eta erabateko suntsiketa armen deuseztapena eskatzen dugu.

Gerraren aitzakiaz gastu militarren hazkunde kezkagarria ematen ari da, pobrezia, langabezia eta etxebizitza arazo larriei aurre egiteko aurrekontu partiden kalterako, egoera honen onuradun bakarrak armen ekoizpen eta esportazioaz arduratzen diren enpresak izanik. Ez dute inolako justifikaziorik gobernuek gerrarako zuzentzen dituzten dirutza ikaragarriek, 841 milioi pertsona gosetearen menpe, 1000 milioi etxebizitza egokirik gabe eta 250 milioi haur eskolatik kanpo daudenean.

Eskubide eta Askatasunen murrizketaren aurrean; besteak beste intimitate-eskubidearen bortxaketa, espioitza, disidentzia eta gizarte mugimenduen kriminalizazioa, xenofobiaren areagotzea eta etorkinen irainketa, honako hau exijitzen dugu:

-Giza Eskubide eta askatasun zibilen errespetua, tortura, bahiketa, eta legez kanpoko atxiloketa eta espetxeraketa sekretuen amaiera.

-Gatazken konponbide politiko ez armatuaren aldeko negoziazioak eman daitezela; prozesu honetan giza erakunde eta emakume taldeen guztizko parte hartzea ezinbestekoa izanik

Martxoaren 20an Iraken kontrako gerraren 3. urteurrena beteko da. Egun honetan mundu mailako gizarte mugimenduek, basakeria hau eta gizarte ezberdintasunen biziagotzean, militarizazioan eta gerran oinarritutako nazioarteko eredu hau ikusirik, ASKI dela esateko bat egin dugu. Gizarte justizian, emakume eta gizonen arteko berdintasunean, herriek bere etorkizuna erabakitzeko duten eskubidean eta elkartasunean oinarritutako eredu berri baten alde lan egiteko konpromezua hartzen dugu.