Iribasek LOMCE ezartzeari ekin dio indibidualismoa eta euskararen kontrako jazarpena bultzatzen duten kurrikulumaren bidez

2014/04/01
ELAk arrotza zaigun lege honen kontrako intsumisio ekintzak bultzatzeko bere konpromisoa berrezten du. Bitartean beste hainbat eragilerekin bat, hemen nahi dugun hezkuntza sistema eraikitzearen alde jarraituko du lanean.

Publikoki eta gizartea zein hezkuntza komunitatea desmobilizatzeko asmoz, LOMCEk Nafarroan ezer gutxi aldatuko duela dio Iribasek. Errealitatea ordea guztiz desberdina da. UPNk LOMCE erabiliko du hezkuntzaz duen ikuspegi neoliberala eta ultrakontserbadorea onartzeko. Ez du kontuan hartuko ezta ere, Nafarroako Kontseiluak esan izana LOMCEk Nafarroako eskumenak errespetatzen ez dituela.

 

“Murrizketak” “baliabideen bidezko erabilera” deitzen ditu kurrikulumak. Hori nahikoa ez balitz, ikuspegi merkantilista ageriagoa da eskolaren helburu umearen arrakasta ekonomikoa den heinean.

 

Euskara ez da enborrezko ikasgaia baizik eta hirugarren mailako ikasgaia, konfigurazio askekoa hain zuzen ere. D eredua kolokan geratzen da: dekretuak arloak atzerriko hizkuntzan irakatsi ahalko direla esaten baitu. Murgiltzea eta irakurketa prozesuak finkatuko direnik ez da bermatuko.

 

Gaztelaniazko arloan estatuko hizkuntza aniztasuna aipatzen da; ez ordea hau modu egokian baloratu behar denik. Bitxia bada ere, ez dela euskarazko arloan baizik eta ingelesa edo alemanean aniztasuna onuragarria denik esaten dela. Jatorriz anglosajoiak diren sei jaialdi ordea ospatu behar omen dira.

 

Familia eredu desberdinak ez dira aipatzen eta aldi berean enpresa eta aurrezte izpiritua bultzatzen dira norberaren aurrekontuak edo familiaren aurrekontuekin lotuta dauden proiektuak txertatzen baitira. Ekonomiaren giza ondorioak edota sindikalgintza ez dira inondik ere aipatzen. Konstituzioa, Monarkia edo LORAFNA goraipatzen dira. Gizartean gero eta babez zabalago duten beste pentsamoldeak izkutatzen dira.

 

Arlo espezifikoen artean Hezkuntza Artistikoa Bigarren Atzerriko Hizkuntzari kontrajartzen zaio; azkeneko hau lehiakortasun ekonomikoari lotuta. Giza eta hiritar baloreak erlijioari kontrajartzen zaizkio ere eta esplizituki bermatzen dira Eliza Katolikoak dituen pribilegioak.

 

ELAren ustetan, curriculumaren zirriborroak argi uzten du Wert Legea Iribas Legea dela eta UPNk eta PPk hizkuntza eredu bera dutela: adoktrinatzailea, ultrakontserbadorea, neoliberala eta uniformizatzailea. Horregatik, ELAk arrotza zaigun lege honen kontrako intsumisio ekintzak bultzatzeko bere konpromisoa berrezten du. Bitartean beste hainbat eragilerekin bat, hemen nahi dugun hezkuntza sistema eraikitzearen alde jarraituko du lanean.