Irizar E-mobility-ko langileak akordioa lortu dute hobekuntza ugarirekin
2022/05/16

Apirilaren 25ean Adunan kokatutako Irizar E-mobility enpresako greba bertan behera geratu da. Izan ere, 22 egun iraun dituen greba mugagabeari esker, langileek akordioa lortu dute zuzendaritzarekin.
Akordioa honako hobekuntzak ditu:
- KPIaz gaindiko soldata igoerak akordioaren hiru urteetarako (2022-2023-2024)
- Turnoetan lan egiteagatik jaso beharreko plusetan hobekuntzak
- Irteera eta dieten hobekuntzak
- Jardunaldi irregularraren jaitsiera
Asanbladan oniritzia eman diote akordioari langileek, eta greba amaitutzat eman da.
ELAk Irizar bertan lan egiten dutenak zoriondu nahi ditu, eta grebalariek erakutsi duten gogoa eta adorea txalotu. Langileak antolatu eta grebara jotzea erabakitzen denean, hobekuntzak lortzen direnaren adibide dira