Irizarrek azpikontratatutako Teliman garbiketa-zerbitzuko langileek kanpaldia egin dute hitzarmenaren defentsan

2022/10/24
Irizar S.Coop. enpresak azpikontratatutako Teliman garbiketa-zerbitzuko 24 langileek kanpaldia egin dute gaur enpresaren aurrean, hitzarmenaren alde egiten ari diren mobilizazio eta greben barruan.

Irizar S.coop enpresak azpikontratatutako Telimaneko garbitzaileek 60 greba egun baino gehiago egin dituzte jada. Hala ere, negoziazioak blokeatuta jarraitzen du, enpresak ez baitu irailaren lehenetik inongo proposamenik bidali, eta Teliman enpresak ere ez du imintziorik egin egoerari irtenbidea bilatzeko.

24 emakumez osatutako kolektiboa da, hilean justu justu iristen dira 1.100 euro kobratzera eta ez diete lan toxikoagatik inongo plusik ordaintzen (Irizargo langileei pandemian lan berdina egiteagatik ordaindu zieten arren).

Gaur egun osoko kanpaldia egin dute Irizarreko atarian. Eta datozen egunetan honako hauek egingo dituzte:

  • Asteazkenean eta ostegunean,kanpaldia egingo dute 9tatik 13:00tara Ormaiztegin

  • Egunero goizeko 10:00tatik 11:00tara kontzentrazioa egingo dute Irizargo sarreran.